Giza hezurrak topatu dituzte gaur goizean (10:30ak aldera) mendizale batzuek Fraileburu inguruko zonalde harritsu batean. Ustez aspaldi amildu zen auto baten barruan topatu dituzte arrastoak. Autoak zuhaitz batzuen aurka egin omen zuen talka.
Ertzaintza bertaratu da tokira eta arrastoak ikertzeari ekin dio. Jakinarazi dutenez, 2013an desagertu zen gizon batenak izan daitezkeen ikertzen ari dira.