Artomañako Jaiak ate joka daude, datorren asteburuan ospatuko baitira. Lau eguneko egitarau atondu dute herriko bizilagunek. Apirilaren 19an (ostirala) izango da txupinazoa, 20:00etan. Ordubete beranduago hasiko da Periren emanaldia. Larunbatean, aldiz, Eusko Label txahalkiaren dastaketa egingo dute, 14:00etan. Pintxo bakoitzak euro bat balioko du eta biltzen duten diru guztia ataxia-telangiektasia gaixotasuna duten pertsonen AEFAT elkarteari emango diote. Briska txapelketarekin eta Joselu Anayaken erromeriarekin amaituko da eguna.
Igandean haur-parkea, txokolatada eta disko-festa egongo dira 18:00etatik aurrera. Bukatzeko, asteartean (hilak 23) meza eta herri luntxa egingo dituzte.