Datorren martxoaren 26an -ostirala- egingo dute Burubioren III. urteurrena ospatzeko jaia, kultur elkarteak Amurrion duen pabilioian.
80ko hamarkadako doinuak izango dira jaialdiaren oinarria, RIP, Eskorbuto eta Hertzainak taldeen tributuak igoko baitira oholtza gainera. "Esto no es Rock Radical Vasco" izango da ikuskizunaren izena. Emanaldi ibiltaria da, aurretik beste toki areto batzuetan ikusi eta entzun ahal izan dena.
Musika emanaldia 19:30ean hasiko da eta sarrerek 13 euro balioko dute. Aurretik erosita, aldiz, hiru euro gutxiago ordaindu beharko dira. Baina bazkideek prezio berezia izango dute: hiru euro baino ez dituzte eman beharko sarreraren truke.