Amurriock musika lehiaketaren bigarren edizioa abiatu du Burubio kultur elkarteak Amurrioko Udalaren eta udalerriko Musika Eskolaren laguntzarekin. Ireki dute dagoeneko izena emateko epea, eta maiatzaren 17ra arte egongo da zabalik, Burubioke.com webgunean.
Bi kategoria egongo dira: rock-metal eta pop-alternatiboa. Finalaurrekoak maiatzaren 31tik ekainaren 7ra egingo dira eta finala, aldiz, ekainaren 14an.
Antolatzaileek positiboki baloratu zuten iazko edizioak izandako harrera. Hainbat estilotako taldeek hartu zuten parte norgehiagokan: