Agerraldia egin dute EH Bilduren hainbat hautagaik gaur goizean Amurrioko Juan Urrutia plazan. Garazi Dorronsorok hartu du hitza bertan. Senaturako zerrendaburuak nabarmendu du EH Bilduk “ahotsa altxatuko” duela Madrilen “gazteria espetxeratzen duen Estatuaren injustizien aurrean”.
Amurrio zein Altsasuko kasuak izan ditu hizpide Dorronsorok: “Ezinbestekoa da ahotsa altxatzea, baita Kongresuan eta Senatuan ere, gazteria espetxeratzen duen Estatuaren injustizien aurrean; Altsasun taberna batean liskar baten ondorioz, Amurrion Udaletxeko balkoira kartoizko panpin bat ateratzeagatik edo Amurrion bertan errotulatzaile batekin margo bat egiteagatik. Hori guztia etxean armategi izan eta bere bizilagunak tirokatzen dituen polizia ohi baten aurka inolako neurririk hartzen ez duen bitartean. Hori dela eta, ezinbestekoa ahotsa altxatzea eta EH Bilduk ez badu egiten, ez du inork egingo”.
Horrez gain, zerrendaburuak nabarmendu du laugarren diputatua EH Bilduren eta Espainiako eskuinaren artean jokoak dagoela. Horregatik guztiagatik, koalizio abertzalearen aldeko botoa eskatu du amurrioarrak, “euskal eta arabar jendartea defendatu eta babestuko duelako”.