Amurrio Trail taldeak iragarri du dagoeneko probaren eguna: uztailaren 21a. Ohi bezala, hiru ibilbide prestatu dituzte mendi korrikalarientzat: txikia, ertaina eta handia. Izena emateak 22€ balio du federatuentzat, eta bi euro gehiago besteentzat. Internet bidez apuntatu beharko dira interesdunak.
Zirkuitu luzeak 31.5 kilometro izango ditu, ertainak 21.5 eta laburrak 10. Aiaraldea hedabideak, laguntzailea izanik, jarraipen berezia egingo du aurten ere. Hala, ekainaren 28an dortsal bat zozketatuko du erabiltzaileen artean. Iazko edizioa Iñaki Isasik eta Maite Zabaletak irabazi zuten: