Amurriok lau herri laguntzaile ditu, herritarren eta udalaren arteko lotura lanak egiteko

Erabiltzailearen aurpegia
Lau herri laguntzaileak udal ordezkariekin. / Amurrioko Udala

Behaketa lanak egingo dituzte, gertakariak eta eskariak jasoko dituzte eta hiriko altzarien inbentarioa egingo dute. Herri Laguntzaileak txaleko islatzaileekin identifikatuta joango dira, eta goizeko eta arratsaldeko txandatan egingo dute lan.

Amurriok herritarren eta Udalaren arteko lotura lanak egingo dituzten eta Ana Izquierdo herritarren partaidetza teknikari eta auzobegiralearekin koordinatuta lan egingo duten lau Herri laguntzaile ditu.

Amurrioko Udalaren eta Sartu-Araba Gizarteratze Elkartearen artean sinatutako hitzarmenean jasotako enplegu eta prestakuntza programaren bitartez jarri ahal izan da martxan Herri Laguntzaile programa.

Herri Laguntzaileek egiteko hauek izango dituzte: herritarren kexak eta iradokizunak jaso; hondakinen kontrolerako neurriei buruzko informazioa ematea herritarrei, merkatariei… eta sentsibilizatzea; bideko zirkulazio arduratsuari eta animaliak edukitzeari buruzko informazioa ematea eta sentsibilizatzea; eta, azkenik hiri altzarien, estolda zuloen, argiteriaren, edukiontzi guneen, harlauzen egoeraren, hormatan egindako margoketen, zuhaitz-txorkoen… behaketa, erregistroa eta berri ematea, eta baita hiri altzarien inbentarioa eguneratzea ere.

Aurretik, lau jardunaldiz, Udalaren aldetik, zerbitzua martxan jartzeari, bide segurtasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko prestakuntza jaso dute, herritarren beharrei erantzun ahal izateko.

Herri Laguntzaileek bi txandatan egingo dute lan, astelehenetik ostiralera, goizez 09:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 15:30etik 19:30era. Jaiegun batzuetan ere zenbait lanetan lagunduko dute. Herritarrek erraz identifikatu ahal izango dituzte, ondo ikusten diren eta Herrilaguntzaile identifikazioa duten txaleko islatzaileak eramango baitituzte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide