Orain Amurriok aurrekontuen aurkako botoa emango du gaur

Erredakzioa 2019ko api. 25a, 17:07

Orain Amurrioren zinegotziak. / O. A.

Orain Amurrio alderdiak adierazi du EAJk proposatutako aurrekontuen kontra bozkatuko duela eta hainbat argudio baliatu du horretarako.

Orain Amurrio alderdi independenteak ez du erraztuko EAJk egindako aurrekontu proposamenak aurrera egitea. Horrela iragarri du eta zenbait arrazoi eman du horretarako.

Printzipioz, argudiatu du partaidetzara bideratutako dirua oso urria dela: 265.000 euro guztira. Gainera, udal langileen kontratazio politikari dagokionez, Orain Amurriok azaldu du berdintasun teknikariak lanaldi osoko jardunaldia izan beharko lukeela, eta gazteria teknikaria ez dela aurreikusi.

Enplegu politikaren esparruan, Orain Amurriok leporatu dio udal gobernu taldeari proposamen eskasak egitea eta azpikontratazioaren bidea hartzea udalean, bai kiroldegian zein eskoletan, egonkortasuna bultzatu ordez.

Horrez gain, Orain Amurriok aldarrikatu du hobari gehiagoren beharra diru sarrera txikiak dituzten herritarrentzat. Inbertsioen atalean, taldeak ez du babesten 1.100.000 euro gastatzea Reforreko futbol zelaian. Izan ere, nahiz eta 440.000 euroko diru-laguntza jaso, Orain Amurriok uste du premia gehiagoko proiektuak daudela esparru sozialean. Zentzu horretan, alderdiaren aburuz, udaleko zerbitzu eta obren sailean inbertsioak egin beharko lirateke tresnak hobetu eta berritzeko.

Amaitzeko, bi arrazoi gehiago aipatu dituzte: Eliza Katolikoarentzat eta ikastetxe erlijiosoentzat diru-laguntza egotea eta larrialdi sozialerako sailaren aurrekontua ez handitzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide