Amurrioko futbol zelaian jokatuko da Euskal Herriko Koparen final-laurdenetako bat, igandean. Alaves eta Aviron klubetako emakumezkoen taldeen artean izango da norgehiagoka, eguerdiko hamabietan. Amurrio Futbol Klubeko kideek nabarmendu dute sarrera erabat doakoa izango dela.
Zozketak
Bestalde, antolatzaileek jakinarazi dute bi zozketa egingo dituztela partiduan: “Bideko jatetxean bi pertsonentzako bazkaria zozketatuko du alde batetik, eta Alavesen kamiseta bat bestetik”. Aurreratu dutenez, zozketaren tiketak ere doan banatuko dira.