Sutea gertatu da gaur goizean -8:30ak aldera- Amurrioko Landaburu kaleko etxebizitza batean. Aiaraldeko suhiltzaileek jakinarazi dutenez, suak kalte material handiak eragin ditu, egongela guztiz kiskali baita. Hala ere, ez da inor zauritu, ez baitzegoen inor barruan. Jabea iritsi denean kez beterik topatu du etxea eta larrialdi zerbitzuetara deitu du. Suhiltzaileak bertaratu dira eta sua itzaltzea lortu dute.
Sua zaborrontzi batean
Hori ez da izan Aiaraldeko suhiltzaileek asteburuan izan duten lan bakarra. Gaur goizaldean zaborrontzi batek su hartu du Laudion, eta egoera bideratzera bertaratu behar izan dira.
