Amurrioarrek irabazi zuten Bilboko Traila taldekako kategorian

Aitor Aspuru Saez 2019ko mai. 9a, 16:56
Amurrio Trail Taldeko kideak garaipena ospatzen. / ATT

Amurrio Trail Taldea gailendu zen Bilbon igandean egindako mendi lasterketan. Iñaki Ibarrolak, Axier Vivancok, Gorka Marañonek, Iñaki Isusik, Asier Fernandezek eta Aitor Izagirrek parte hartu zuten proban.

Amurrio Trail Taldeak lorpen berria eskuratu zuen Bilbon igandean. Izan ere, VII. Laboral Kutxa Bilbo Mendi Trail Lasterketaren taldekako kategorian irabazi zuen.

Berez, 32 kilometroko eta 1800 metroko desnibela zuen ibilbidea bete zuten guztiek salbu Aitor Izagirrek, 22 kilometroko bideari ekin baitzion.

Axier Vivanco lasterkariak azaldu du proba gogorra izan zela: "Azkarra izan zen, irteeratik jendea azkar atera zen, Arnotegiko bidea hartu genuen gero; Gangoiti, Ganetako mendiak igo genituen Pagasarrira heldu baino lehenago. Ondoren, lasterketak Collado de Pastorekorta pasatu zuen, eta Etxebarri bidea hartu zuen Monte Avrilera igotzeko. Azkenik, Bilboko eraztun berdetik pasatu zen, La Salveko  zubitik hiriko erdigunera sartzeko. Itsas Museoan zegoen helmuga".

Amurrio Trail Taldeko lehenengo hiru sailkatuak izan ziren Axier Vivanco 3:14:33 (19. postua), Asier Fernandez 3:15:55 (21. postua) eta Iñaki Isusi 3:20:42 (29. postua) izan ziren.

Marka horiei esker gailendu ziren amurrioarrak taldekako kategorian. Emaitzarekin oso pozik daudela ziurtatu dute: "Lasterketa polita izan zen eta eguraldi bikaina izan genuen korrika egiteko, gainera ez zegoen lokatzik... horrek azkarragoa egin zuen proba".

Hala ere, Amurriokoak pentsatzen ari dira zein izango den euren hurrengo helburua. Axier Vivancok adierazi duenez, orain Euskal Herriko mendi erronkari begira daude. "Maiatzaren 18an Leitzan 67 kilometroko lasterketa eta 3.700 metroko desnibel positibokoa izango da". Bere urteko erronka pertsonala, ordea, Beasaineko Ehunmilak proba izango da: "168 kilometroko lasterketa eta 11.000 desnibel positiboa uztailaren 12an. Horretarako gaude ia urte osoko prestakuntza egiten".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide