aiaraldea.eus

Amurriok Euskal Jaia 2019 ospatuko du datorren maiatzaren 18an

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala   Kultura  Amurrio
Amurriok Euskal Jaia 2019 ospatuko du datorren maiatzaren 18an
Euskal Jaiaren aurreko edizio baten irudia. | Ikusi handiago | Argazki originala

Datorren maiatzaren 18an Amurriok, bertako Udalak, Aiara Dantza Taldeak eta Ohiturak Elkarteak antolatutako Euskal Jaiaren beste edizio bat jasoko du. Jardunaldiak jarduera egitarau zabala jasoko du, goizeko 9.00etatik hasita, mendi ibilaldiarekin. Aurten, Luhartz eta Txapelak bat taldeen emanaldiak azpimarratu behar dira.

Euskal Jaia 2019ko programazio osoa:

9:00  // Mendi ibilaldia, Mendiko Lagunak  taldearen eskutik

12:00 // Txupinazoa Juan Urrutia plazan

12:30 // Euskal Dantzen erakustaldia Juan Urrutia plazan
          Aiara Dantza Taldeko dantzari eta dantzari ohiak

13:45 // Kalez kale kantari, Txapelak Bat taldearekin

15:00 // Bazkaria parkean

16:00 // Kantukada parkean

17:00 // Pilota partiduak Udal Pilotalekuan, pelotazale klubaren eskutik

18:30 // “Festamendua” dantza ikuskizuna Tio Teoren Semeak taldearekin, plazan

19:00 // Talo, sagardo eta txakolina postua

20:00 // Erromeria Luhartz taldearekin

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa