Arabako txistulari gazteen topaketa jasoko du Amurriok

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko mai. 16a, 07:00
Agurainen izan zen topaketako irudia. / Euskal Herriko Txistulari Elkartea

Duela 23 urte izan zen azken topaketa. Maiatzaren 25ean eskainiko dute kontzertua, San Anton plazan. 

Gasteizko Udal Folklore Akademiak Amurrio aukeratu du Arabako txistulari gazteak elkartzeko. Kontzertu berezia prestatuko dute, 37. edizioa izango da. Amurrion egingo duten bigarren aldia izango da: maiatzaren 25ean jarri dute zita, 19:30ean San Anton plazan, hain zuzen. 

Euskal herriko Txistulari elkarteak azaldu duenez, emanaldiak hainbat musika eskoletatik etorritako 100 bat txistulari bilduko ditu: "Urtero Arabako herri batean ospatu ohi da eta aurtengoan Amurriora helduko da maiatzaren 25ean. Aiaraldeako herrian 1996an ospatu zen lehenengoz kontzertu hau. Horregatik, Amurrioko Txistuzaleak taldetik proposamena helarazi zieten antolatzaileei aurtengo edizioa bertan izateko".

Ez dira txistulariak bakarrik oholtzaratuko, ordea. Izan ere, dantzariak izango dituzte lagun. Zehazki, Aiara Dantza Taldea arituko da eurekin batera. Berezitasunen artean, soinu tresnen aniztasuna nabarmendu dute:  "Kontzertuak bereizgarri du txistuarekin batera beste euskal soinutresnak ere entzun daitezkeela: trikitixa, alboka, txirula eta nafar gaita. Halaber, baxuak, bateriak, perkusioak eta teklatuak osatzen dute musika tresnen zerrenda". 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide