Guztira 200 txirrindulari inguruk parte hartu dute asteburuan egindako txapelketan. Artziniegan hasi zen ostiralean, gero Okondora jo zuen larunbatean; eta, azkenik, Amurrion erabaki zen lehiaketa. Azken etapa horren irabazlea Ziortza Isasi izan zen.
Amurriokoan ezbeharra gertatu zen, emakume batek errepidea gurutzatu zuelako lasterketaren amaieran, eta berak zein txirrindulari batek ospitalean bukatu zuten.
Berez, lasterketa guztietan lehia handia izan da. Azken bi probak sprintetan bukatu ziren. Kirolari euskaldunek ez ezik, Kantabriakoek, Madrilgoek, Alacantekoek eta Leongoek ere parte hartu zuten.
Testua: Aitor Aspuru