Atzo hil zen Araba Biran harrapatutako 62 urteko emakumea

Erredakzioa 2019ko mai. 16a, 11:49
Arabako biraren azken atapa egin zen Amurrion. / Ixone Nuñez

Igandean Amurrioko etaparen ostean, 62 urteko emakumea harrapatu zuen txirrindulari batek eta atzo zendu zen ospitalean.

Igandean 13:00ak aldera jazo zen harrapaketa Arabako Biraren I. edizioan, Amurrioko helmugatik gertu, baina meta igarota. Txirrindulari batek 62 urteko emakumearen kontra egin zuen talka eta biak eraman zituzten ospitalera kolpearen ondorioz.

Txirrindulariak alta jaso zuen igandean bertan, baina emakumezkoa atzo hil zen, hedabideek adierazi dutenez. Julia Liberal Arabako Txirrindularitza Federazioaren presidenteak komunikabideei azaldu die heriotza ez dela inondik inora antolakuntzaren errua izan.

Federazioko ordezkariak argitu du segurtasun neurri guztiak bete zituztela antolatzaileek, baina emakumeak ez zituela behar bezala jarraitu.

Arabako Biraren azken etapa izan zen Amurriokoa eta aurreko egunean bezala, sprintean erabaki zen garailea. Horregatik, Julia Liberalek gaineratu duenez, txirrindulariaren abiadura 60 edo 70 kilometro ordukoa zen, harrapaketa helmuga zeharkatuta izan baitzen.

Arabako Txirrindularitza Federazioak eta Kuxkumendi Mendi Bizikleta taldeak eta Aiara Txirrindulari elkarteak doluminak eman dizkiete hildako emakumearen senideei. Amurrioko Txirrindulari elkarteak ere babesa eskaini die gertukoei.

Elizkizuna gaur izango da Santa Maria parrokian 18:00etan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide