“Euskaraz bizi nahi dut” eguna, ostiralean Amurrion

Txabi Alvarado Bañares 2019ko mai. 14a, 22:16
Egurrezko jokoekin aritzeko aukera egongo da, besteak beste. / Aiaraldea.eus

Arratsaldeko lehen ordutik gauera arte luzatuko da euskararen aldeko jaia.

Amurrioko Udalak "Euskaraz bizi nahi dut" jaia prestatu du maiatzaren 17rako. Ostiralean izango da hitzordua, 16:45tik aurrera. Ohi bezala, kirola eta kultura jarduerak uztartuko dituzte. Herriko eragileek ere parte hartuko dute ekintzetan, Aspaltzak, Aiaraldeko Bertso Eskolak eta Nerbioi-Errugbi taldeak kasu.

Euskararen aitzakiapean elkartuko dira herrigunean. 16:45etik 18:00etara, esaterako, Aspaltzakoen txokoa eta Felix Pikatzaren egur jolasena kokatuko dituzte parkean. 17:00etan, berriz, Errugbi erakustaldia egongo da zelaian, eta parkean, berriz, zunba. 17:30ean, ostera, Amurrioko bertso idatzien sari banaketa egingo dute Katekesi aretoan.

Jolaserako tartea, ordea, ez da hor bukatuko. Izan ere, 18:30etik 19:15era Altxorraren bila pista jokoa antolatu dute. Bukatutakoan txokolate jana eskainiko dute.

Euskal dantzak, trikitilariak eta bertsolariak uztartuko dituzte iluntzean. Batetik, Trikitixa eskolako lagunak arituko dira, bestetik Aiara dantza taldea, eta azkenik Iñaki Viñaspre eta Asier Rubio bertsolariak. Kanturako parada, baina, gauera arte luzatuko da, "Otxote Ugarte" eta Nafarroa Kantu Taldearekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide