Sexualitate, genero eta desio anitzak ikustarazteko konpromisoa agertu dute tokiko erakundeek LGTBIQ+fobiaren aurkako egunean.
Amurrioko Udalak erakusketa jarri du Bañueta kiroldegian EHGAM erakundeko kartel zaharrekin. Artziniegako Udalak, berriz, helduentzako ipuin kontaketa saioa antolatu du: Heroines. 19:00etan izango da hitzordua Artziniegako liburutegian.
"Artziniegako Udalak dibertsitate afektibo eta sexuala zein genero identitate anitzak ospatzen dituen udalerria aldarrikatu nahi du, LGTBIQ+ kolektiboari egindako erasoak zigorrik gabe uzten ez diren udalerria. LGTBIQ+fobiak ez du soilik pertsonen askatasuna arriskuan jartzen, baita gizarte osoaren ongizatea ere", adierazi dute oharrean. Hala, sexualitate, genero eta desio anitzak ikustarazteko konpromisoa berretsi dute, "eta LGTBIQ+ taldekoen kontrako diskriminazioari, estigmatizatzeari eta bortizkeriari aurre egitekoa, berdintasun eta aniztasun politika publikoaren bidez".
Argazkiak: Alfredo Remirez Marañon