Amurrioko 12 emakumeren testigantzak bildu dituzte liburu batean

Txabi Alvarado Bañares 2019ko mai. 19a, 20:44

Iragan maiatzaren 6an egin zuten liburuaren aurkezpena Amurrioko Katekesi aretoan. / Aiaraldea.eus

Amurrioko hamabi emakumeren bizitza eta oroitzapenak bildu dituzte Gu ere hemen gaude izeneko liburuan. Inma Roiz idazle okondoarra arduratu da idazketa lanez, Amurrioko Udaleko Berdintasun Arloak eskatuta. Udalerriaren azken 100 urtetako historia emakumeen ikuspegitik lantzea izan da lanaren xedea.

Maiatzaren 6an jendez bete zen Amurrioko Katekesi aretoa. Ehundik gora lagun bertaratu ziren Gu ere hemen gaude liburuaren aurkezpenera. Amurrioko hainbat emakumeren bizitzen lekukotzak  bildu dituzte lan horretan, Amurrioko Udalaren Berdintasun Arloaren ekimenez.

“Hainbat perfiletako emakumeen bizipenak jaso ditugu: baserritakoak, tabernan lan egiten zutenak, unibertsitatera joan zirenak...”, azaldu du Inma Roizek. Novélame proiektuko kidea da idazle okondoarra. Bera arduratu da liburua idazteaz, udalaren enkarguz.

Hamabi emakumeren bizitzak kontatzen ditu testuak, hamabi ataletan banatuta. Hauek dira liburuko hamabi protagonista horiek: San Jose auzoko irakaslea izandako Begoña Alava Mendieta, Albizua Berganza ahizpak, Charo Albizua Unanue  baserritarra, Loli Almanchel Ramos zinegotzi ohia, Azucena Gomez Bizkarregi erizaina,  Eufenia Gomez Diaz korrikalaria, Rosa Maria Ibañez de Elejalde Lavin autobus gidaria, Begoña Isusi Baque kimikaria, Marian Mendibil Fernandez  tabernaria, Maria Nuñez Pulido migratzailea, Maria Jesus Yarza Barcena saltzailea eta Felisa Zurimendi Berganza behargina.

“Esperientzia aberasgarria”
Arestian aipatutako emakumeekin elkarrizketak eginez osatu du Roizek liburua. “Kasu gehienetan euren etxeetara joan naiz eta elkarrizketa luzeak egin dizkiet”.

Hala ere, protagonistekin izandako bigarren elkarrizketak “aberasgarriagoak” izan dira idazle okondoarrarentzat, “xehetasun gehiago izateko” balio izan diolako.

Gauzak hala, liburuaren idazketa prozesua “aberasgarria eta dibertigarria” izan dela nabarmendu du egileak. “Amurrio azken 100 urteetan nolakoa izan den jasotzen du lanak, emakumeen ikuspuntutik.

Liburua doan banatu zuten aurkezpenera bertaratu zirenen artean. Hala ere, hainbat tokitan salgai jartzeko asmoa du Udalak, herriko elkarteren baten laguntzarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide