Euskara sustatzeko festa antolatu zuten atzo Amurrion. Eguraldi kaskarrari aurre egin zioten herritar ugarik. Haur, gazte eta helduentzat egon ziren ekintza. Batetik, zurezko jolasak eta apar festa. Eta, bestetik, parkour tailerra. Iluntzean, berriz, bertsolariak eta Nafarroa Kantu Taldea aritu ziren herriko txokoak girotzen.
Argazkiak: Beñat Mendiguren