Eguraldi txarra dela eta bertan behera utzi zuten Mendiko Lagunak taldearekin elkarlanean antolatutako mendi ibilaldia. 35. urteurren dantzaldiarekin hasi zuten festa, txupinazoa jaurtita. Ondoren, Bentazaharreko mutiko alaiak taldearekin aritu ziren kalez kale kantuan. Eguerdian, herri bazkaria izan zuten, eta arratsaldean pilota partidak. Ikuskizuna, ordea, ez zen hor bukatu; Tito Teronen Semeaken Festamentua emanaldia egon baitzen. Luhartz taldearen erromeriarekin bukatu zuten eguna.
Argazkiak: Javi Aspuru eta Aitziber Alava