Domina ugarirekin Aresketako gimnastak Euskadiko Txapelketatik

Elisabeth Anda 2019ko mai. 29a, 12:00

Asteburu honetan Gimnasia Erritmikoko Euskadiko Txapelketa jokatu da Durangon. Bertan Amurrioko Aresketa Kirol Elkarteko Amateurrak egon dira.

Larunbat goizean klubeko nagusienek, Seniorrek, 3. postua lortu zuten sekulako ariketa egin ondoren. Oihane Ussia, Ane Barrenengoa, Maider Gotxi, Amara de Frutos eta Nitai Romay poz-pozik igo ziren podiumera. Euren entrenatzailearen hitzetan, “izugarrizko denboraldia egin ondoren hau da merezitako saria. Oso harro nago egin duten lanarekin, gimnasta oso onak dira eta agur esateko modurik onena aukeratu dute: Euskadiko Txapelketatik domina ekartzea”.

Egun berean Irati Astarloa Artziniegarrak Jubenil B mailan parte hartu zuen pilotarekin 4. postua lortuz. Nabarmendu behar da txapelketa honetan dagoen maila, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako onenek baino ez dutelako txartela lortu.

Igandean Kadeteen txanda izan zen eta Amurrioko Aroa Elejaldek parte hartu zuen Itzal Taldearekin. Aresketako gimnasta bada ere, aurten Gasteizko klub honekin egiten du talde lehiaketa. Uztaiarekin eta mazoekin egin zituen bere banakako bi ariketak podiumeko 2. postura igoz. Sailkapen orokorrean Euskadiko Txapelduna geratu zen Kadete A mailan, txapelketa honetako mailarik altuenean.

Testua eta argazkiak: Elisabet Anda

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide