aiaraldea.eus

"Uda artistikoa" tailer zikloa prestatu dute uztailerako

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala   Kultura  Amurrio

Argazkigintza, zeramikagintza, marrazkigintza eta gorputz adierazpena landuko dira. Izen ematea ekainaren 3tik 21era egin ahal izango da Kultur Etxean.

Amurrioko Udalak “Uda Artistikoa” izeneko tailerra jarri du martxan uztailerako. Uztailaren 1etik 26ra egingo da, eta hiru diziplina artistiko osagarri jasoko ditu: argazkigintza, zeramikagintza, marrazkigintza eta gorputz adierazpena. Izen ematea Kultur Etxean egin beharko da ekainaren 3tik 21era.

“Uda Artistikoa”, orain arte udan eskaini izan den zeramika ikastaroaren ohiko eskaintza hobetzen duen egitasmoa da. Tailer horren bitartez, artea espazio ludikoaren eta esperimentalaren parte bilakatuko da, eta uda sorkuntza gune berriak ezagutzeko gazteentzako pizgarri izatea bultzatuko du, lau diziplina artistiko landuko baitituzte.

Tailerra 6 eta 12 urte arteko umeei dago zuzenduta. Bi talde eratuko dira, eta bakoitzak 14 kide izango ditu, gehienez ere. Tailerra uztailaren 1etik 26ra egingo da, 10:00etatik 13:00etara. Amurrion erroldatutakoek 61,52 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainerakoek 113,92 euro.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa