Bukatu da Amurriock txapelketako lehen fasea. Apirilean aurkeztu zuten egitasmoa eta, Egoitz Palaciosek Aiaraldea Hedabideari adierazi dionez, 56 taldek eman dute izena. Hainbat estilotan lehiatu dira, eta hautaketa fasea bukatu berri dute. Hala, erabakita daude finalerdietan lehiatuko diren taldeak.

Estiloen arabera bereizi dituzte kategoriak aurten ere, 2 modalitatetan hain zuzen: pop eta beste estiloak eta rock zein metala. Maiatzaren 31n izango da pop eta beste estiloetako finalerdia, 22:00etatik aurrera. Hala, Samoah, Tara, Sonic Free Station eta The Ibantxo Solo project oholtzaratuko dira.
Ekainaren 7an, berriz, rock eta metal doinuen txanda izango da. 21:00etan hasiko dira kontzertu horiek: Desore, Alerta, Rodeo eta Striknina. Kontzertu guztiak doakoak izango dira, eta ordu erdi lehenago zabalduko dituzte aretoko ateak.
Finalerdietara sailkatutako taldeak
Ondorengoak dira finalaurrekoetara igaro diren taldeak, eta euren lanetako batzuk: