Aldai eta Aldaiturriaga kaleetako bide segurtasuna hobetu du Udalak

Erredakzioa 2019ko eka. 1a, 07:00
Errepidearen zabalera metro erdi estutu da. / Amurrioko Udala

Errepideen zabalera estutu egin da eta seinaleztapen bertikala berriztatu. Hobekuntzak auzo batzarretan identifikatutako beharrizanei erantzuten dio.

Amurrioko Udalak hobetu egin du Aldai eta Aldaiturriaga kaleetako bide segurtasuna, ibilgailuen abiadura murrizten laguntzen duten neurriak ezarriz. Lan horiek, herritarrek auzo batzarretan iradokitako beharrizan bati erantzuten diote.

Lan horietan, errepidearen zabalera metro erdi estutu da, 3 metrotan geratuz, eta erdian oinezkoen igarobiderako tartea utziz. Horrez gain, bi kaleetako seinaleztapen bertikala ere berriztatu da. Bide segurtasuna hobetzeko neurriek 11.992 euroko inbertsioa eskatu dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide