Urtero bezala, Gazte Alaiak taldearen jaia egingo dute bihar -ekainak 1- Amurrion. 11:30ean hasiko da egitaraua. Ongietorria egingo diete bertaratzen direnei eta poteoan abiatuko dira jarraian.
Aresketa Ikastolara igoko dira gero, eta bertan egingo dituzte gainontzeko jarduerak: Mugendo erakustaldia, bazkaria eta odolki-jana, besteak beste.
EGITARAU OSOA
11:30 // Ongietorria Juan Urrutia plazan musikaz girotuta, eta poteoa
12:30 // Ikastolara igoera
13:00 // Meza
13:30 // Mugendoren erakustaldia
14:30 // Bazkaria
16:30 // Bazkalondoa, musikaz girotuta
18:30 // Odolki-jana
19:30 // Jaiaren amaiera