Txakolina, arrakastaren edabe

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko eka. 2a, 07:00

Munduan oso harrera ona izaten ari da eskualdeko txakolina. / Josemi Llano

Munduko ia 20 herrialdetan  saltzen da eskualdeko txakolina. Guztira, bertako ekoizpenaren %30 inguru merkaturatzen da atzerrian. Zein bereizgarri ditu, baina,  Arabako Jatorrizko Txakolinak Euskal Herriko eta munduko gainontzeko ardo edarien artean? Zerk bihurtzen du erakargarri atzerritarrentzat?

2004.urtean hasi zen Aiaraldeko txakolina munduratzen. “Lehenago ere egiten ziren gauzak, independenteki ordea”.

Jose Antonio Merinoren hitzetan, Bartzelonako feria bat izan zen mugarri, “Ameriketan sartzeko kontaktua egin genuen, Estatu Batu guztietan sartzekoa, ez Euskal Etxe edo diasporan bakarrik”.

Geroztik, azoka ugaritan hartu dute parte hemengo ekoizleek, “ezinbestekoa da ferietara joatea eta bertan presente egotea”. Horrela lortu dute Tailandian, Perun, Malasian, Japonian, Estatu Batuetan, Frantzian, Austrian, Finlandian, Norvegian... tokiko produktuak barneratzea. “Europa guztian gaude, Amerikako eremu askotan ere bai...Guztira, gutxi gora behera 18-20 herrialdeetan dago Arabako Txakolina”, erantsi du.

Konpetentziarik ez
Bizkaiko eta Getariako Jatorrizko Txakolina dute konpetentzia atzerrian, baina bakoitzak bere berezitasunak dituela eta, ez dira elkar zapaltzen Merinoren aburuz.

“Bat-egiteko erraztasunak bihurtzen du erakargarri mundu mailan txakolina”.  Eskualdeko upategiak beste herrialdeetara joaten dira saltzera, eta bisita itzuli egiten diete bezeroek gerora. “Oso ardo bereziak dira gureak, ardo zuriekin oso ondo lehiatzen dira”, nabarmendu du Merinok.

Kostaldeko lurretan ekoizten denez Bizkaia eta Gipuzkoako txakolina, ezaugarri ezberdinak ditu: “Itsasotik gertu daudenak garraztasun eta gradu gehiago dute, gurea konplexuagoa da”.

Ekoizpenaren %30, mundura
Egun, ekoizpenaren %30 inguru kanporatzen da mundura. Datu oso ona bada ere, etorkizunean %50  saltzea atzerrian litzateke egokiena, adituaren ustez.  

Nazioarteko bezero edo herritarren harreraz galdetuta, ardo berezi gisa hartzen dutela nabarmendu du Merinok, otordu edo egun berezietarako hautu edo detaile gisa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide