Goizean goizetik giro beroa nagusitu da Amurrioko erdigunean. Juanito Oiarzabal mendizalea omendu dute aurten, eta hedabide ugari bertaratu dira ekitaldia jasotzera. Txupina jaurti ondotik piztu da festa. Bañuetako bizilagunek, baina, elkarretaratzea egin dute Juan Urrutia plazan, agintarien aurrean auzoko usain txarrarekin bukatzeko neurriak eskatzeko.
Ohi bezala, Arabako Txakolina izendapena duten upategien postuak kokatu dituzte Guk eskulturaren bueltan. Hala, nola jateko hala aurtengo uzta dastatzeko aukera ugari egon da postuetan. Garrafa lehiaketa ere egin dute.