Nerbioi ibaiko utzikeria eta usain txarra salatu dute Bañuetako bizilagunek

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko eka. 3a, 12:08

Bañuetako bizilagunek usain txarra salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo Juan Urrutia plazan.

Txakolin Eguna baliatuta, mobilizazioa deitu zuten atzo Bañuetako bizilagunek. Hain zuzen, 12:00etan egin zuten elkarretaratzea herriko plazan. Auzokideen Elkarteak deituta, 50 lagun inguru elkartu ziren.

"Bañueta, Amurrio eta inguruko auzikideak batu eta gero, ondokoa salatzen dugu: Nerbioi ibaiaren utzikeria eta obren etengabeko atzerapena dela-eta, araztegi berriaren beharra eta ibai-ertzaren behin betiko saneamendu egokiaren premia", adierazi dute prentsa oharrean.

25 urteko aldarrikapena
25 urte daramatzate aldarrikapen bera egiten, Aiaraldea hedabideari adierazi diotenez. Mamen Lopez elkartekidearen aburuz, soluzioa ezinbestekoa da: "Ez bakarrik gugatik eta guretzako, baizik eta hurrengo belaunaldien mesederako ere".

Protesta luzea da Bañuetako bizilagunena: "Kloaka guztiak gure auzoan ateratzen direlako". Zentzu horretan, URA agentziaren jarrera kritikatu dute, "hipokrisia da esaten dutenean ibaia garbi dagoela, hiruzpalau herri ditugu araztegirik gabe".

Obrak lizitatuta dauden arren, lehenbailehen hastea eskatu dute, kirats guztia euren inguruan pilatzen baita.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide