Sorpresa ugari egongo dira Garrastatxuko Askatasun Mendi Martxaren 3. edizioan

Erredakzioa 2019ko eka. 10a, 07:00
Ahuntz Egunaren testuinguruan egingo dute martxa. / Aiaraldea.eus

Bi zozketa egingo dituzte. Ibilbide luzea (30 km) eta laburra (10km) egongo dira.

Datorren igandean -ekainak 16- egingo dute elkartasun ekimena, Ahuntz Egunaren testuinguruan, “Elkartasuna bidea, askatasuna helburu!” lemapean. Bi ibilbide egongo dira: 30 kilometrokoa eta 10 kilometrokoa. Lehenean parte hartzera animatzen direnak 7:30ean izango dute zita. Bigarrenera gerturatzen direnak, aldiz, ordubete beranduago aterako dira.

Zozketak
Bi zozketa egingo dituzte martxaren ostean. Lehen zozketa ibilaldian parte hartzen duten pertsonen artean egingo dute.

Bigarrenerako, aldiz, txartelak jarriko dituzte salgai, euro baten truke. Lehen saria GPSa duen erloju bat izango da, bigarrena makila eta ura eramateko gerrikoa eta bi masajeko saioa, aldiz, hirugarrena. Facebooken eta salmenta puntuetan iragarriko dituzte irabazleak.

Ahuntz Egunaren testuinguruan egingo dute martxa. Hau da eguneko egitaraua:

7:30 // Mendi martxa luzea (30 km)
8:15 // Ahuntzen XIII. Lehiaketa.
8:15 // Ahuntz azienden feria (arraza guztiak).
8:30 // Mendi martxa motza (10km.)
12:00 // Meza Garrastatxuko Santutegian
13:30 // Akerkoen pisatzea
14:15 // Ahuntzen XIII. Lehiaketaren sari-banaketa
14:45 // Herri bazkaria*
17:00 // Erromeria

*Bazkarirako tiketak ondorengo lekutan erosi daitezke Ekainak 10 baino lehen: Baranbioko Administrazio Batzarrean, Garrastatxuko txosnan

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide