aiaraldea.eus

Aurten, Baranbiok, Ahuntz Egunaren XXII. edizioa ospatuko du Garrastatxun

Erabiltzailearen aurpegia Eider Bernaola   Kultura  Amurrio  Amurrio: Baranbio

Ekainaren 16an, Igandean, izango da jaiaren ospakizuna.  Ahuntzaren inguruko feria hau oso errotua dago eta urtero jende asko inguratzen da bertara. Egun osoan zehar, inguruko baserritarrak bilduko dira Garrastatxuko ermitaren kanpoaldean.

Aurten, Baranbiok, Ahuntz Egunaren XXII. edizioa ospatuko du Garrastatxun
Ahuntz Eguna Garrastatxuko baselizaren ingurutan egiten da duela 22 urte./ Aiaraldea.eus | Ikusi handiago | Argazki originala

Egitaraua zabala izango da egun horretan. Hala ere, azpigorri eta azpizuri ahuntzen lehiaketak eta ganadu erakusketak izango dira aipagarrienak. 

Azpigorri eta Azpizuri ahuntz arrazen inguruan antolatutako feria monografikoa dugu hau, ahuntz-azienden ustiapena bultzatu nahi duena hain zuzen ere.

Horrez gain, aurreko urteetan bezala, aker-proba ere ikusgai egongo da.

Garrastatxuko landetara inguratzen direnek, nekazaritza, abere nahiz artisautza produktuen salmentan, herri –bazkarian edota erromerian parte hartu ahalko du.

Aurten ere Garrastatxuko III. Askatasun Mendi Martxa ospatuko da goizeko 8:30etan. Bertan 2 Ibilbide egongo dira: laburra eta luzea. Sorpresa eta zozketa ugari egongo dira bertan ere.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa