Frantziako Alpeetara joango dira Mendiko Lagunak taldeko kideak udan. Aste honetan zabaldu dituzte datozen txangoak, Asturiaseko ibilalditik itzuli berritan.
Urtero bezala, zeharkaldi luzea egingo dute uda garaian. Oraingoan "Les Écrins" ibilbidea aukeratu dute, 6 etapakoa. Orotara, 4 aterpe zeharkatuko dituzte, eta egun libre bat izango dute inguruaz gozatzeko.
Izen-ematea zabalik dago, baina elkarteak azpimarratu du apuntatzeko ezinbestekoa dela federatuta egotea eta Mendiko Lagunakeko bazkide izatea.
Txango ugari
Edozelan ere, irteera ugari antolatu ditu mendi taldeak eskualdeko zaleentzat. Maiatzeko azken asteburuan, esaterako, Leze arroila jaitsi zuten, eta iragan astean Picos de Europan izan ziren: