Samoah taldeak irabazi du Amurriock lehiaketa

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko eka. 17a, 13:42

Ostiralean izan zen Amurriock lehiaketako finala. Samoah taldeak eskuratu zuen lehen saria, eta Tara taldeak bigarrena.

Ostiral gauean izan zen Amurrioko Juan Urrutia plazan Amurriock lehiaketako finala. Burubio Kultur Elkarteak antolatutako ekimenaren bigarren edizioa izan du aurtengoa, eta parte hartze handia egon da. Hain zuzen, 56 taldek bidali dute euren sorkuntza lana. Finalerdietara sailkatutako taldeak maiatzaren amaieran jakinarazi zituzten, eta irabazleak ostiral gauean. 

Lehen postua Samoah taldearentzat izan zen, 700€. Bigarren postua, berriz, Tara taldeak eskuratu zuen, 200 euroko saria, hain zuzen. Sari berezia, berriz, Ibantxo Solo projectentzat izan zen.

Argazkiak: Burubio Kultur Elkartea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide