Amurrioko Udalak hondartzarako bidaia kanpaina jarri du martxan beste urte batez. Irteerak uztailean zehar egingo dira, eta biztanleen artean udako aisialdia bultzatzea izango da helburua. Horretarako, bost irteera programatu dira, datorren hileko astearte guztietan egingo direnak:
- Uztailaren 2an: Hondarribia
- Uztailaren 9an: Santander
- Uztailaren 16an: Donostia
- Uztailaren 23an: Donibane Lohizune
- Uztailaren 3an: Zarautz
Autobuserako txartelak Kultur etxean eskuratu ahal izango dira, irteera egunaren aurreko ostiralera arte. 14 urtetik gorakoentzako prezioa 8 eurokoa izango da bidaia bakoitzerako, eta 14 urtetik beherakoek 6 euro ordaindu beharko dute. Amurrion erroldatuta ez daudenek 5 euro gehiago ordaindu beharko dute.
Irteera goizeko bederatzietan izango da Araba kalean, Amurrio Antzokitik gertu. 20:00etan izango da itzulera egun guztietan.