Bi adingabe atxilotu ditu Ertzaintzak Amurrion, indarkeria erabilita lapurreta bat egitea egotzita. Poliziak azaldu duenez, Amurrioko tren geltokian jazo zen gertaera iragan ekainaren 11an. Bi gaztek emakume bati mugikorra lapurtu zioten. Batek lepotik heldu eta sakelakoa kendu zion. Lekukoek bi gazteak jarraitu zituzten eta hauek, ihes egiten ari zirela, lurrera bota zuten telefonoa.
Ertzaintza ikerketa abiatu zuen gertatutakoa argitzeko eta atzo goizean atxilotu zuten lehen adingabea (lapurreta egin omen zuena). Beste gaztea, aldiz, gaur atxilotu dute, besteari laguntzea leporatuta. Laudioko Ertzain etxera eraman dituzte lehenbizi, eta Adingabeen Fiskaltzaren esku geratu dira jarraian.