aiaraldea.eus

Amurrioko udalak Larrabeko Gizarte Etxeko lanak hasi ditu

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala   Politika  Amurrio

Bi modulu instalatuko dira, bat auzotarren bileretarako lokala izateko, eta bestea komun gisa egokituko da. Lanak aste honetan hasiko dira, eta hilabete batez luzatuko.

Amurrioko udalak Larrabeko Gizarte Etxeko lanak hasi ditu
Bi modulu instalatuko dira. / Amurrioko Udala | Ikusi handiago | Argazki originala

Amurrioko Udalak Gizarte Zentroa eraikitzeko lanak hasiko ditu aste honetan Larrabe auzoan. Lanak, auzoetako batzarretan herritarrek bideratutako behar bati erantzuten diote.

Lan horien barruan aurretik fabrikatutako metalezko bi modulu ezarriko dira. Bat, herritarrek antolatutako jardueretarako bilera lokal gisa egokituko da, eta instalazioaren beste modulua komun gisa egongo da prestatuta.

Gizarte Zentroak, instalazioak erabili ahal izateko beharrezkoa den ekipamendua izango du, eta baita argiztapena ere, led argiekin, eta korronte hartuneak.

Ingurunearen berrurbanizazioa
Gizarte Zentroa ezartzeko lanen barruan ingurunearen berrurbanizazio txikia jasoko da, auzokideentzako irisgarritasun egokia bermatzeko. Lanak 66.000 euroko inbertsioa eskatuko du, eta hilabete inguruan egingo da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa