Delikako Jaiak ostiralean hasi eta igandean bukatuko dira. Antolakuntzak egitarau anitza prestatu du eta, gainera, eguraldiak laguntzen badu, bainua hartzeko parada egongo da herrian dauden putzuetan.
Gauzak horrela, egitarau osoa hurrengoa izango da:
Ostirala
21:00 // Txupinazoa suziriekin eta kanpai jotzearekin
21:30 // Tortilla lehiaketa (etxean eginak)
Larunbata
14:00 // Herri bazkaria
17:00 // Mus Txapelketa. 16:15ean izena eman beharra dago gastronomia elkartean. 20 euro bikoteko.
18:30 // Briska txapelketa
19:00 // Bigantxak 16 urtetik gorakoentzat
00:00 // Suziriak. Trikizio, Mix Festa ikuskizuna DJ Bak festarekin
07:00 // Txokolate jana
Igandea
10:00 // Umeentzako jolasak eta apar jaia
13:00 // Meza Urduñako Abesbatzarekin
18:00 // Erauntsi dantza taldearen erakustaldia
20:00 // Parrillada eta jaien amaiera