aiaraldea.eus

“Beste Amurrio” eta “Una infancia feliz” dira 2019ko Amurrioko Hiria XXXIX. Argazki Lehiaketaren irabazleak

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala   Kultura  Amurrio
“Beste Amurrio” eta “Una infancia feliz” dira 2019ko Amurrioko Hiria XXXIX. Argazki Lehiaketaren irabazleak

Guztira 51 argazki bilduma aurkeztu dira lehiaketan, 42 gai librekoak eta Amurriorekin erlazionatutako 9. Sariak banatzeko ekitaldia gaur arratsaldeko 20:00etan izango da La Casonan, hasiera emanez, horrela, epaimahaiak aukeratutako lanak biltzen dituen erakusketari.

Amurrioko Udalak antolatutako 2019ko Amurrioko Hiria XXXIX. Argazki Lehiaketak baditu irabazleak. Guztira 51 bilduma aurkeztu dira, 42 gai librekoak eta Amurriorekin erlazionatutako 9. Sariak banatzeko ekitaldia gaur arratsaldeko 20:00etan izango da La Casonan, eta, aldi berean, epaimahaiak aukeratutako 22 lanak biltzen dituen erakusketa inauguratuko da.
Amurriorekin erlazionatutako gaien kategoriako irabazlea Jesús Rollán Campelok egindako “Beste Amurrio” argazki seriea izan da, eta 800 euro eta garaikurra jasoko ditu. Epaimahaiak, gizarte arloko elementuak, eta udalerriko beste giza egoera batzuk salatzen eta erakusten dituztenak baloratu ditu, eta baita intentsitate psikologiko handiko erretratuak egin izana ere.

Kategoria horretako bigarren lekua, 200 euro eta garaikurra jasoz, Salvador Castañeda Hernándezen “Amurrioko Jaiak” bildumak irabazi du. Epaimahaiak hiru argazkien arteko harmonia eta irudien arteko hari gidari gisa kolorea erabili izana azpimarratu du.

Gai libreko argazki bildumei dagokienez, epaimahaiak Antonio Atanasio Rincónen “Una infancia feliz” aukeratu du irabazle, proposamenaren dramatismoarengatik eta, batez ere, fondoen erabilerarengatik”. Irabazleak 400 euro eta garaikurra jasoko ditu.

Amaitzeko, Txemari Ortiz de Luna Paniegoren “Estudio de alcachofa” bildumak jasoko du kategoriako bigarren saria, 200 euro eta garaikurra jasoz. Oraingo honetan, epaimahaiak estudio batean egindako lana baloratu du, bertan “objektuak jartzeko, koloreak eta kontrasteak aukeratzeko eta xehetasunak definitzeko orduan kontu handia eta, batez ere, argiztapen lana” identifikatzen direla esanez.

Ikusi argazki guztiak hemen:

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa