Uxue Albizua amurrioarrak Laboral Kutxa bankurako iragarkia grabatu zuen ekainaren 17an eta 18an, Urbasan eta Jaizkibelen, hain zuzen.
Berez, entitate finatzarioak bi txirrindularitza talde babesten ditu; mutilena bata eta neskena bestea. Gizonezkoena Gipuzkoan kokatuta dago eta emakumezkoena, aldiz, Araban.
Biei proposatu zien iragarkia egitea eta onartu zuten. Albizuak azaldu du esperientzia berria izateko prest zegoela eta baiezkoa eman zuen.
Berez, amurriorarren taldeak aurten abiatu du bere ibilbidea. Uxue Albizuari Arabako Federazioko kide baten bitartez heldu zitzaion bertan parte hartzeko gonbita.
Modu horretan, txirrindulariak Sopelako taldea utzi zuen eta Arabara itzuli zen.