Mendiko Lagunak taldeak Pirinioetara joko du asteburuan. Zehazki, larunbatean 05:45ean aterako da autobusa Laudiotik -Eroski ondoko errotondatik- eta 06:00etan Amurriotik igaroko da -Telefonicako eraikinetik-.
Bi eguneko txangoa egingo dute parte-hartzaileek eta Txamantxoia eta Petretxema mendiak zapalduko dituzte, besteak beste. Bidean, Linzako aterpean lo egingo dute. Guztira, 23,5 kilometroko ibilbidea izango da, 1.990 metroko desnibelarekin.
Izena emateko epea bihar agortuko da. Horretarako, taldeko egoitzara deitu beharra dago bihar 19:00etatik 20:00ak arte eta diru sarrera egin Laboral Kutxako kontu honetan: 3035 0089 12 0891003159 edo Kutxabankeko kontuan: ES89 2095 0059 41 1091116383.
Bazkideek 27,5 euro ordaindu beharko dituzte 25 urte baino gutxiago badituzte, 41 euro 30 urte ez badituzte bete 55 euro 30 urte edo gehiago badituzte. Bazkideak ez direnek 65 euroko gastuari egin beharko diote aurre.