Igor Arzuaga musikari aretarrarekin eta Maria Riverorekin sortu du ikus-entzunezkoa. La Brigada Politico Social proiektuaren baitan sortutako laugarren abestia da La virtud de vomitar.
Sekuentzia planoan oinarritu da horretarako zinemagile amurrioarra: "Ideia koherentzia ematea da, bideo muntaketan etenaldia izan gabe". Diskurtso noragabe bezain jarraia baliatu du horretarako, "zu playa ematean propagandaren aurkako gure prozesiora batu zaitezen".
Luis Vilen esanetan, "inoren lurretan" nahi izan diete elkartasuna adierazi ohiko bideen bazterretan geratzen diren pertsona guztiei; moralari, delituei eta normaltasunari dagokionean, besteak beste. Finean, "gauzak irensteko bizioaren ordez botaka egiteko gaitasuna dutenei" eskaini diete lana. Pasoliniren aipua ekarri du gogora horretarako: "Edertasuna bazterrean dago, botereak oraindik inposaketa homogeneo triste eta aspergarria baliatzen ez duen tokian". Ikus-entzunezko lanean Ruben Ladron de Gebara eta Txopi Barbara laudioarrek ere hartu dute parte. Sortzaile amurrioarrak partaide guztiei eskerrak eman dizkie, "besarkada birtuala" bidaltzearekin batera.
Hauek dira orain arte ekoitzitako abestiak: