Iturrigorrira ibilaldia egin dute Amurrioko Gazte Asanbladako kideek

Erredakzioa 2019ko uzt. 11a, 07:02

Tologorrin egonaldia egin zuten atzo Gazte Asanbladakoek. "Kalea gurea da" kanpainaren barruan egindako 4. ekintza izan da. 

Ekainaren 8an aurkeztu zuen Gazte Asanbladak udako kanpaina. Kalea gurea da lelopean, jarduera ugari egingo dituzte datozen asteetan ere. Atzo, esaterako, Iturrigorriko tontorrera igo ziren. Ekainean akelarrea eta gaztetxeko bosgarren urtemuga jaia burutu zituzten. Uztailaren 1ean, berriz, "kale eskola" antolatu zuten eta 4an pintxo pote musikatua. 

Udako zinema eta slackline tailerra izango dira hurrengo ekintzak, hilaren 17an eta 19an, hurrenez hurren. Amurrioko Gazte Egunarekin emango diote amaiera dinamikari, baina jaien ostean ere jarduera gehiago egingo dituzte "herrian umezurtz geratzen direnentzat".

Amurrioko Gazte Asanblada erabiltzailearen argazkia.

Argazkiak: Amurrioko Gazte Asanblada
Testua: Izar Mendiguren Cosgaya

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide