aiaraldea.eus

Amurrioko Udalak txakurren jabeei zuzendutako kontzientziazio kanpaina hasi du

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala   Jendartea  Amurrio

Kanpaina, inkesta baten bitartez txakurren egoerari eta ohiturei buruzko informazioa biltzean oinarritzen da, eta baita herritarrak kontzientziatzean ere, udalerria garbi edukitzeko. Horretarako, gorozkiak biltzeko poltsak eta txiza garbitzeko botilatxo tolesgarriak banatuko dira. Herri Laguntzaileak izango dira udalerrian txakurrentzako dauden 12 guneen inguruetan gauzatuko den ekimena aurrera eramatearen arduradunak.

Amurrioko Udalak txakurren jabeei zuzendutako kontzientziazio kanpaina hasi du
Kit batzuk banatuko dituzte kanpainaren baitan. / Amurrioko Udala | Ikusi handiago | Argazki originala

Amurrioko Udalak, txakurren jabeei eta txakurrekin egoteko guneen inguruetan bizi diren pertsonei zuzendutako kontzientziazio kanpaina jarriko du martxan aste honetan. Kanpaina, inkesta baten bitartez txakurren egoerari eta ohiturei buruzko informazioa biltzean oinarritzen da, eta baita txakurren gorozkiak batzeko orduan jabe horien erantzukizuna indartzean ere.

Kanpaina Herri Laguntzaileek eramango dute aurrera udalerrian txakurrentzako dauden 12 guneen inguruetan. Animalien jabeak edo inguruan txakurrak dituztenak edo aipatutako guneetan bizi direnak izango dira Herri Laguntzaileek informazioa biltzeko egingo dituzten inkesten hartzaileak. Galdetegiaren bitartez, txakurra zein egoeratan dagoen, udal ordenantzak gai horren inguruan xedatzen duenaren ezagutza maila, ohiturak… ezagutu nahi dira, eta baita bizikidetzari buruzko informazioa jaso ere, txakurrekin egoteko guneak dauden auzoetan.

Informazioa biltzeaz gain, Herri Laguntzaileek, gorozkiak biltzeko poltsez eta txiza garbitzeko botila tolesgarri batez osatutako kit bat banatuko dute. Botila horretan ura eta ozpina nahastuko dira, desinfektatu ahal izateko. “Kanpaina honek biztanleak sentsibilizatu nahi ditu txakurren jabeek izan behar duten erantzukizunaren eta gorozkiak eta txizak garbitzeak udalerrirako duen garrantziaren inguruan. Horrez gain, Herri Laguntzaileek jasotako informazioak, gorozkien arazoa konpontzera zuzendutako erabakiak hartzeko aukera emango digu”, azaldu du Josune Irabien, Amurrioko alkateak.

Kanpaina, informazioaren bilketa osatu arte luzatuko da udalerrian txakurrekin egoteko dauden 12 guneetan.

Txakurrekin egoteko guneak
Amurriok txakurrekin egoteko 12 gune ditu, 40.000 m2tik gorako azalerarekin. Gaitutako gune horietan txakurrak solte egon daitezke, arriskutsuak izan daitezkeen arrazatakoak izan ezik. Gune batzuek ordutegi finkoa dute, baina gehienetan ordutegi mugarik gabe egon daiteke.
Gaitutako gune berdeak hauek dira:

  • San Roke
  • Nerbioi ibaiaren ezkerraldea (Ituarte)
  • Nerbioi ibaiaren ezkerraldea (Hormecal)
  • Urkatuen mendia
  • Gernikako arbola
  • Abiagabarri
  • Goikolarra
  • Maskuribai
  • Komentarioaren parkea
  • Landaburu 19-29
  • Aiare Etorbidea
  • Geltokiko plaza

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa