"Telebistan ikusten nituen jokalariekin entrenatzen ari naiz"

Aitor Aspuru Saez 2019ko uzt. 18a, 07:02
Asier Benito SD Eibar klubarekin hasi da entrenatzen. / A. B.

ASIER BENITO SASIAIN (Amurrio, 1995) SD Eibar klubeko jokalaria da orain, eta entrenamenduak abiatu ditu jadanik. 2019-2020 denboraldia hasita, esperientzia berriari buruz mintzatu da.

Eibarreko jokalari berria zara eta jadanik entrenatzen hasi zara jadanik. Nolakoa da 1. mailako talde batekin aritzea?

Bai, aste bat daramagu entrenatzen eta orain arte gustura aritu naiz. Alde batetik, 1. mailako talde batean behar duzun baliabide guztiak aurkitzen dituzu: profesional asko daude zure ondoan eguneroko bizitza errazagoa egiteko (medikua, fisioak, nutrizionista, utilleroak, klubeko beste langileak...).  

Beste aldetik, jokalariek duten maila oso altua da, eta oso prestatuak daudela ikusten da, bai fisikoki eta bai teknikoki.

Imajinatu duela gutxi arte telebistatik baino ez nituela ezagutzen, eta orain haiekin entrenatzea sari bat moduan hartzen dut.

 

"Harritu nau taldean duten giro onak"

 


Zer espero zenuen eta zerk harrapatu zaitu ezustean?

Gehien harritu nauena bertan duten giro ona izan da. Oso pertsona jatorrak dira, bai jokalariak eta bai klubeko langileak ere. Laguntzeko prest egon dira lehen momentutik.

Oraindik ez dakizu lehen taldearekin jokatuko duzun edo beste talde batera joango zaren, noren esku dago erabakia?

Eibarrek fitxatu ninduenean, bertan aurredenboraldia hastearen eta postu bat eskuratzearen ideiarekin sinatu nuen. Banekien oso zaila izango zela eta normalena bigarren mailako beste talde batera bidaltzea da. Entrenatzaileak izango du azken erabakia.

 

"Iñaki Bea laguntza handia da ahalik eta azkarren jokatzeko sistema ikasteko"

 


Iñaki Bea amurrioarra da zure entrenatzailearen laguntzailea. Bera egoteak taldean integratzen lagundu dizu?

Bai noski, Iñakik asko laguntzen du, aholku asko ematen dizkit zelaian ahalik eta azkarren haiek duten jokatzeko sistema ikasteko.

Oso gaztea zara, baina jadanik euskal futboleko 3 klubetan egon zara. Zein izan da ezberdintasuna batzuen eta besteen artean, zure ustez?

Bai Alavesen eta bai Athleticen oso gustura ibili naiz eta bietatik oroitzapen oso onak eta lagun oso onak eramaten ditut. Orain Eibarren espero dut beste klubetan bezain ondo edo hobeto joatea.

Jauzi nabarmena eman duzu zure ibilbide profesionalean, zer duzu orain buruan?

Beti bezala lan egiten jarraitzea, ahalik eta hoberen denboraldia hasteko. Hilabete honetan ikusiko da non amaituko dudan jokatzen, baina argi daukadan gauza bakarra da, dena emateko prest egongo naizela.

Athletic Clubarekin jokatzeko argudio bat izan zen ikasketekin jarraitzea, posible da elitezko futbola eta ikasketak uztartzea?

Ikasketak aurten bukatu ditut. Egia da, nahiko zaila dela elitezko futbola eta ikasketak uztartzea aldi berean. Nire kasuan, klaseak goizean nituen eta entrenamenduak ere bai. Beraz, oso gutxitan joaten nintzen klasera. Nahiko konstantea izan behar zara ikasketak aurrera eramateko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide