Amurrioko jaiei begira motorrak berotzeari ekin diote Euskotarrak koadrilako kideek. Bazkaria egingo dute abuztuaren 12an (Txupinazo egunean) Murgako Ibarrondo jatetxean, 23 euroren truke. 14:30ean abiatuko da autobusa elizaren alboan dagoen markesinatik. Bertan parte hartzeko uztailaren 31 baino lehen eman behar da izena jaietako karrozak egiteko baliatzen den aparkalekuan.