Beatriz Delgado eta Jon Vegas garaile Amurrio Trail Lasterketaren VIII. edizioan

Txabi Alvarado Bañares 2019ko uzt. 21a, 16:35

Gaur goizean egin da Amurrio Trail Lasterketaren VIII. edizioa. 300 kirolari baino gehiagok hartu dute parte proban.

Hiru ibilbide egon dira. 31,5 kilometroko ibilbidean Jon Vegas Lopez de Uralde korrikalaria gailendu da gizonezkoen artean eta Beatriz Delgado Herrero emakumezkoen artean. 21,5 kilometroko proban  Xabi Vegas izan da gizon azkarrena eta Onditz Iturbe Arginzoniz izan da helmugaratu den lehen emakumea.

12 kilometroko lasterketan Cristina Valverde Muñoz izan da emakumezko bizkorrena eta Iñaki Hormaetxe Eguren gailendu da kategoria absolutuan.

Aiaraldearren markak
Eskualdeko kirolari ugarik hartu dute parte trailean, eta horietako batzuk marka esanguratsuak lortu dituzte. Jose Angel Cantero Garcia laudioarra eta Iratxe Luengas Gardeazabal hirugarren eta bigarren postuan geratu dira -hurrenez hurren- 12 kilometroko norgehiagokan, euren kategorietan.

21,5 kilometroko proban ere nabarmendu dira aiaraldearrak. Joseba Urbano Santin orozkoarrak eta Josu Apraiz Etxezarraga laudioarrak bigarren eta laugarren postuak erdietsi dituzte. Mariñe Izaola Arenas eta Izaskun Larrinaga Saiz laudioarrak, aldiz, bigarren eta hirugarren postuan geratu dira, hurrenez hurren.

Josu Bengoetxea Duñabeitia orozkoarra, bere aldetik, laugarren geratu da 31,5 kilometroko proban.

Hemen ikusi daitezke 12 kilometroko lasterketaren sailkapen guztiak, hemen 21,5 kilometrokoarenak eta hemen 31,5 kilometrokoarenak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide