Amurrioko Jaietan udalak prestatutako egitarau osoa ikusgai dago jadanik

Erredakzioa 2019ko uzt. 23a, 15:25
Iguarrakoaren jaitsierak ematen die hasiera jaiei Amurrion./ Aiaraldea.eus

Amurrioko Udalak tradizioa eta aldagai berriak uztartuko ditu: gastronomia, kontzertuak, umeentzako ekintzak, kale antzerkia, playback emanaldiak... Horrez gain, zenbait kanpaina prestatu ditu erakundeak eta bihar horren berri emango du aiaraldea.eus-ek.

Amurrioko Udalak prestatu du jadanik herriko jaien egitaraua eta eskertu nahi izan du elkarteen eta teknikarien lana dena ondo atera dadin.

Berez, jaiak astelehenean abiatuko dituzte, baina asteburuan egitasmoak egongo dira giroa berotzeko:

Amurrioko Udalak Abuztuak 9, ostirala

09:45-13:30 // Odola emateko kanpaina, autobusa Larrinagako oinezkoen gunean.

Abuztuak 10, larunbata

09:00 // Jose Luis Sasiainen omenezko III. Ehiza laneko txakur lehiaketa, Kortabarriaren landetan.

19:00 //Futbol partida. Jorge Negrete V. torneoa. SD Amorebieta-SD Leioa. Basarteko futbol zelaian, Amurrio Clubak doan antolatuta.

Abuztuak 11, igandea

Lucas Reyko pistan kokatuko diren barraketan prezio berezia, 1€/bidaia

09:30 // X. Marmitako lehiaketa, Juan Urrutia plazan, Amurrioko Su-gozotan gastronomia elkarteak antolatuta.

13:00 // Marmitako Lehiaketako kazolen aurkezpena.

14:00 // Sari Banaketa, Juan Urrutia plazan.

Berez, jaien egitaraua hurrengoa izango da:


San Roke Jaiak


Abuztuak 12, astelehena

TXUPINAZOA

11:30 // Amurrio hiribildua pilota txapelketako finalerdiak, Udal Pilotalekuan.

13:00 // Kuadrillen aurkezpena Juan Urrutia plazan.

18:15 // Udaletxeko aretoan pregoiaren irakurketa, Aiara dantza taldearen eskutik.

18:30 // Jai Kuadrillen igoera Urrutia Jauregiko Landatik Juan Urrutia plazara.

18:40 // Jaietako Koadrilen ordezkarien aurkezpena eta bandak jartzea Udaletxeko Aretoan.

19:00 // Herriko Jaietako TXUPINAZOA airera bota eta IGUARRAKOAren jaitsiera, Konfeti eta Globolokoak. EUSKOTARRAK, DANTZA LAGUNAK, TROT-ART, EL BOLI, HERRIARENAK eta TXABOLAKOAK koadrilen kalejira, erraldoi bikoteak eta BATTUERE batukada taldeak lagunduta.

19:30 // Musika animazioa, “HOTEL RUIDO” taldearekin, Elexondo oinezkoen aldean.

19:00-22:00 // Indarkeria sexistarik gabeko gunea Emagin Euskal Herriko Bilgune Feministareren eskutik, Larrinaga kalean.

22:00 // MALIBU SHOW orkestra Larrinaga kaleko oinezkoen gunean.

22:00 // Pilotari profesionalen partidak: Victor Esteba-Iñaki Artola eta Ander Imaz-Jon Mariezkurrena


Abuztuak 13, asteartea

Hurren eta atzoko gazteen eguna

Oharra: euria eginez gero, haurrentzako ekintzak, parkea, bazkaria eta jolasak Matias Landaburura eramango dira.

10:00-15:00 // Amurrioko haurren txupeteak Udaletxeko ate nagusian jasoko dira eta Iguarrakoak abuztuaren 17an eramango ditu.
 
10:30 // Udan Amurrioko harrera familietan dauden haurrentzat ekitaldia udaletxean.

11:00-14:00 // Udal parkean HAUR-PARKEA, ludoteka eta hainbat puzgarri: igela, olagarroa, saltokaria, pailazoaren txirrista, wipe up, itsas-gaztelua, giza-futbolina, zizarea, bitsaren jaia, apaingarriak egiteko tailerra eta familia osoari zuzendutako 10 joko erraldoi. Amaieran, bitsaren jaia.

11:00 // Alkate andereak Udal Aretoan Hiribilduko pertsonarik helduenari MAKILA emango dio. Jarraian, trikitilariez lagunduta elizara abiatuko dira.

11:30 // Andra Mariaren Parrokian gure nagusiei zuzendutako ohiko MEZA Mariaka abesbatzarekin. Jarraian, Udalbatzak “San Anton Armuru” egoitza bisitatuko du.

12.00 // Buruhandien irtenaldia.

12:30 // Plazan, adinekoentzako JANAURREKOA eta MUSIKA ANIMAZIOA GANEKOrekin Amurrio Hiribilduko  Familia Elkartearen eskutik.

14:00 // Atzoko Gazteentzako ANAITASUN BAZKARIA  Udal Pilotalekuan.

14:00 // Haurrentzako bazkaria, paella, udal parkean Aurreraka eta Amurrioko Eskaut taldeen laguntzarekin.

16:00 // Dantzaldia Jamaika taldearekin Frontoi kalean.

16:00 // Haurrentzako GINKANA, 11 proba (zaku lasterketa, uztaiekin saltoak, lokotx biltzea, etab. udal parkean.

18:00 // Familientzako berbena, PARTYMAN JONES, udal parkean.

19:00 // HIP-HOP eta POPPING tailerrak San Anton plazan.

19.30 // Buruhandien irtenaldia

20:00 // Musika afrikarraren KONTZERTUA, SAHARA LIBRE taldearekin, udal parkean.

20:00 // Animazioa BETIJAI fanfarrearekin.

21:30 // BERTSO SAIOA, Aiara Eskualdeko Bertso Eskolak (AIEBE) antolatuta, udal parkean: JON MAIA, MIREN AMURIZA, IÑAKI VIÑASPRE eta IRATI ALCANTARILLA bertsolariekin.

23:00 // SUAIA ETA AMA REBEL eta BAD SOUND SYSTEM taldeeekin, Juan Urrutia plazan.


Abuztuak 14, asteazkena

Kuadrillen Eguna


10:00 // Baserri azoka Juan Urrutia plazan.

11:00-14:00 // Udal parkean HAUR-PARKEA, ludoteka eta hainbat puzgarri: igela, olagarroa, saltokaria, pailazoaren txirrista, wipe up, itsas-gaztelua, giza-futbolina, , zizarea, bitsaren jaia, apaingarriak egiteko tailerra eta familia osoari zuzendutako 10 joko erraldoi. Amaieran, bitsaren jaia.

11:30 // “Amurrio Hiribildua” pilota txapelketako finalak, Udal Pilotalekuan.

12:30 // Musika animazioa trikitixarekin, ANDER ETA LANDER bikotearekin.

13.00 // Triki-poteoa kuadrillekin, abiapuntua: kiosko ondoan.

13:00 // ZIZA DASTAKETA, Arriola Mikologia Elkartearen eskutik, Juan Urrutia plazan.

14:00 // Baserriko Produktuen lehiaketako SARI BANAKETA  Juan Urrutia plazan.

15:00 // Kuadrillen BAZKARIA parkean.

17:30-19:30 // JOLASAK, Koadrilek antolatuta, parkean.

19:30 // Andra Mariaren parrokian, LORE ESKAINTZA Jasokundeko Andra Mariari, Amurrioko Zaindariari.

20:00 // ODOLOSTEAK San Anton plazan. 1,50€/ ogitartekoa.

20:00 // Animazioa, GAITERO ESKOZIAR batekin.

21:00-23:00 // III. DJ GAUA, BAK Produzioen eskutik Larrinagako oinezkoen gunean.

21:00-24:00 // Indarkeria sexistarik gabeko gunea EMAGIN Euskal Herriko Bilgune Feministareren eskutik, Larrinaga kalean.

23:00 // SAMOAH, Amurriock 2019 banda lehiaketako pop kategoriako irabazlea, Juan Urrutia plazan.

24:00 // GREEN VALLEY, Juan Urrutia plazan.

00:30 // Alkoholemia proba Larrinaga kalean.

02:00 // III. DJ. GAUA, musika, lehiaketa eta opariak Larrinagako oinezkoen gunean.


Abuztuak 15, osteguna

Ama birjinaren eguna

10:00 // Kanpai iraulketa eta suziriak botako dira jaia iragartzeko.

10:00 // Txirrindularitza, LXVI AIARA ZIRKUITUA, elite eta Sub23 mailak, Arabako Txapelketa eta “Daniel Albizuaren omenezko lasterketa”.

10:30 // DIANAK, trikitixekin.

10:45 // Udalbatza, MARIAKA eta MARIGABON erraldoi bikotea, gaiteroak eta trikitilariak Andra Mariaren Elizara abiatuko dira.

11:00 // Meza Andra Mariaren Parrokian. Irteeran ohorezko AURRESKUA.

12:30 // Kalejira Amurrioko ERRALDOIEKIN ETA BURUHANDIEKIN.

12:30 // Agintariei eta jaietako partaideei harrera ekitaldia Udaletxean.

12:30 // HERRI KIROLAK Juan Urrutia plazan, Urrezko Aizkolari Txapeldunen Liga. Julen Alberdi “Txikia IV” (Azkoitia) Vs Ruben Salegi (Errazkin), 5 modalitateetan eta harri jasotzaileen erakustaldia.

13:30 // Txirrindulari lasterketako sari nagusiaren banaketa.

19:30 // Euskal Dantzak, Aiara Dantza Taldearekin Juan Urrutia plazan.

20:30 // Animazioa, DUNBOTS Fanfarrearekin.

22:30 // XABI ABURRUZAGA, Juan Urrutia plazan.

00:00 // BETI DANTZETAN, dantzatzeko musika Juan Urrutia plazan.

Abuztuak 16, ostirala

San Roke

08:30-15:00 // San Rokeko zelaietara joan eta etortzeko doako autobusa. Gasolindegitik autobusa ordu erdiro irtengo da. Geralekuak: elizako biribilgunea eta San Jose eliza. San Roketik azken irteera 14:30ean.

10:00 // Andra Mariaren elizatik santuaren igoera San Rokeren baselizaraino. Santa Vera Cruz Kofradiak antolatuta.

10:30 // Aberen erakusketa.

11:00 // Animazioa Trikitiarekin San Rokeko zelaietan.

11:30 // San Rokeko zelaian, meza, Mariaka Abesbatzarekin.

12:30 // AURRESKU ETA JOTEN LIV TXAPELKETA Aiara Dantza Taldeak antolatuta.

13:00 // TXEKOR BAT pisatuko da San Rokeko zelaian. Kinielak egingo dira.

17:30 // TENIS clinic-a

19:00 // Haur eta gazteentzako Playbacka, San Anton plazan

20:00 // “Prozak” KALE ANTZERKIA Malas Compañías zirko taldearekin Larrinagako oinezkoen aldean.

21.00 // Kontzertua, PURO RELAJO taldearekin, euskal kanta eta mexikarren bertsioak Juan urrutia plazan.

22:15 // KARROZA DESFILEA koadrilen eskutik, MARIAKA ETA MARIGABON erraldoi bikotearen laguntzaz. Ibilbidea: elizako birigilgunetik Aldai kaleraino, gasolindegiraino.

23:30 // Juan Urrutia plazan BERBENA, TRIKIZIO taldearekin.

01:30 // KARROZA LEHIAKETAREN sari banaketa Juan Urrutia plazan.

Berbenaren ostean DJ RUBA, Juan Urrutia plazan


Abuztuak 17, larunbata

San Rokeren errepikapena

10.00-15:30 eta 17:00-19:30 // San Rokeko zelaietara joan eta etortzeko doako autobusa. Gasolindegitik autobusa ordu erdiro irtengo da. Geralekuak: elizako biribilgunea eta San Jose Eliza. San Roketik azken irteerak 15:00etan eta 19:00etan.

09:00 // XLIII. PIL-PIL ERAKO BAKAILAO eta XX. patata-tortila lehiaketarako izen-ematea, Mendiko Lagunak Taldeak antolatuta, San Roken.

11:30 // San Rokeko zelaian meza, Mariaka Abesbatzarekin.

12:30 // Ardiei era tradizionalean ilea mozteko ERAKUSTALDIA San Roken.

12:30 // Patata-tortilen aurkezpena.

13:00 // Bakailao  lehiaketako  kazolen aurkezpena.

14:30 // Pil-pil erako bakailao eta patata-tortila lehiaketako SARI BANAKETA.

14:30 // ANAITASUN BAZKARIA gure herriko  sukaldari hoberenen eskutik. Bazkaria/ 1,50€.

16:00 // ERROMERIA San Rokeko zelaietan “OROTS” taldearekin.

19:00 // Umeentzako antzerkia kalean “KALEAN OTSO, ETXEAN USO”, Patata Tropikala taldearekin, 2-12 urte bitartekoentzat, San Anton plazan.

20:00 // “ENVÁ” kale antzerkia, AMER & AFRICArekin Juan Urrutia plazan.

21:30 // “LOS HITS DE TU VIDA” musika ikuskizuna, Juan Urrutia plazan.

22:30 // Animazioa BETIJAI Fanfarrearekin.

23:30 // IGUARRAKOAREN AGUR DESFILEA, Andra Mariaren elizatik  Juan Urrutia plazaraino, beltzez jantzitako auzokideen parte hartzearekin eta BETIJAI FANFARRE eta BATTUERE Batukadarekin.

24:00 // JAIEN AMAIERA hurrengo urtera arteko IGUARRAKOAREN ITZULERAREKIN. Bengalak banatu eta bateria piroteknikoak botako dira.

Jarraian, DISKO FESTA, 80 eta 90 urteetako musikarekin.

Gainera:

Argazki-erakusketa.
Aztarna Etnologia Elkarteak antolatuta, 50 ARGAZKI ZAHAR HANDIREN ERAKUSKETA, La Casonako Erakusketa Aretoan, Aldai kaleko 2 zenbakian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide