Leihotikan, Nizuri Tazuneri eta Pottors Destroyers taldeek joko dute Amurrioko Txosnetan, besteak beste

Erredakzioa 2019ko uzt. 26a, 14:50
Leihotikan taldeko abeslaria./ Flickr: Saioa Gauilunak

Amurrioko txosnetan egitarau zabala prestatu dute jaietarako eta kontzertuek izango dute protagonismo berezia.

Gora Amurrioko Jai Herrikoiak erakundeak kudeatzen du txosnagunea eta jadanik plazaratu dute bere egitaraua. Berez, txupinazoa abuztuaren 12an bada ere, jarduera lehenago hasiko da, giroa berotzeko.

Gastronomiak eta aldarrikapenek ez ezik, kontzertuek ere garrantzi handia izango dute ekintzetan eta horretarako hainbat talde ekarriko dituzte; Leihotikan (punk melodikoa), Nizuri Tazuneri (trap), erromeriak, DJak...

Gainera, antolatzaileek gogoratu dute ez dela eraso matxistarik onartuko eta salaketak egiteko telefonoa zabaldu dute: 688 752 784.

Ikusi egitarau osoa hemen:

Abuztuak 10. Jai herrikoien eguna

12:00 // Paella txapelketa (parkean)

14:30 // Paellen bazkaria (parkean)

16:00 // Txapela jaurtiketa (parkean)

17:00 // Perdido entre ilusiones bakarlaria (parkean)

18:30 // Pregoi eta txupinazo herrikoia (parkean)

19:30 // Kalejira (herrigunean)

22:30 // Kontzertuak: Leihotikan, Fears Away, Marianitoz Blai, Dantzetan Jarrai

 Abuztuak 11

16:30 // Gotzon Landeta XV. Mus Txapelketa. (Txokogorrin)

Abuztuak 12. Gazte Eguna

11:30 // Musikpoteoa (Herrigunean)

14:30 // Gazte bazkaria (Gazte karpan)

16:30 // Bingo musikatua (Gazte karpan)

22:30 // Mugan, Iramo, Nizuri Tazuneri, Oharkabe erromeria (Txosnagunean)

 Abuztuak 13. Egun feminista

14:00 // Poteo feminista (Herrigunean)

15:00 // Emakumeon* bazkatia (Gazte karpan)

16:30 // Buruberokiak egiteko txokoa, zaintza eta masaje gunea... (Parkean)

20:30 // Bertso saioa: Miren Amuriza, Irati Alcantarilla, Iñaki Viñaspre, Jon Maia

01:00 // Kontzertuak: Pottors Destroyers, DJ Zeta Morea eta Aiaraldeko Neskak

Abuztuak 15

12:30 // Korapiloak askatzeko unea da. Kontzentrazioa. (Plazan)

00:00 // Basati kirolak (Parkean)

01:00 // DJ True & Tokx (Gazte karpan)

Abuztuak 17

06:30 // Gosaria eta San Rokera kalejira koadrillek antolatuta (Paredesen)

20:00 // Argazkien emanaldia (Txosnagunea)

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide