Aste honetan hil zen Amurrion Tubacex enpresako 70 urteko langile ohia. Mesotelioma baten ondorioz zendu zen, eta gaixotasun hori amiantoak soilik sortzen du.
Martxoan egin zioten diagnosia, baina Asviamiek salatu du Osakidetzak ez dituela beharrezko neurriak hartu bere kasua kontrolatzeko, jarraitzeko eta jasotzeko amiantoen kaltetuen artean.
Amiantoaren eragina ikusarazteko lanean ari den elkarteak bilerak egin ditu Tubacexeko langilearen senideekin eta laguntza eskaini die kalte-ordainak eskuratu ditzaten, besteak beste.