aiaraldea.eus

Hasi dira Reforreko erabilera anitzeko futbol zelaia eraikitzeko lanak

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala   Kirola  Amurrio

Argiztapena, kirol ekipamendua eta drainatze eta ur ebakuazio sistema berriztatuko dira, eta baita ureztaketa sistema ere.

Hasi dira Reforreko erabilera anitzeko futbol zelaia eraikitzeko lanak
Reforreko kirol zelaia berrituko du Udalak. /Amurrioko Udala | Ikusi handiago | Argazki originala

Amurriok aste honetan hasi ditu El Refor-eko belar artifizialeko zelai berria eraikitzeko lanak. Bertan, errugbi, futbol 11 eta futbol 7 norgehiagokak jaso ahal izango dira. Lanak 4 hilabetez luzatuko dira.

Belar artifizialeko zelai berriak 126x75 metro izango ditu, eta horrek futbol eta errugbi norgehiagokak jokatzeko aukera ematen du. Kirol instalazio berriaren azalerak errugbi zelai bat, futbol 11ko bat eta futbol 7ko bi jasoko ditu, azken horiek zeharka.
Erabilera anitzeko zelai berriaren eraikuntzak drainatze eta ur ebakuazio sistema perimetrala izango du, bandan eta lur azpiko kolektore sarean ura biltzeko dauden kanaleten bitartez euri ura eta ureztaketatik soberan geratzen dena, ura berrerabiltzeko aukera emango duen depositu batera eramateko, kirol instalazioaren ureztaketa automatiko sistema hornitzeko.

Futbol zelaiaren perimetroak 3 metroko zabalerako espaloia izango du, eta argiztapen berria 18 metroko altuera duten lau dorrek osatuko dute. Kirol ekipamendua ere berriztatuko da, errugbi ate egonkorrekin, eta ate mugikorrak egongo dira futbol 11ko eta futbol 7ko zelaietarako. Aulkiak ere berriztatuko dira.

Futbol zelai berriaren eraikuntzak 833.614 euroko inbertsioa eskatuko du, eta Foru Planaren 600.719 euroko diru-laguntza izango du. Obrak lau hilabetetan egingo direla aurreikusten da.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa