Nerbioiko ur jauzia rapelatzen zebiltzan 2 pertsona artatu behar izan zituzten atzo Larrialdi Zerbitzuek. Ertzaintzak adierazi duenez, erorketa bikoitza izan zen: "Metro ugariko erorketa izan zuen batek, oso zorte txarrarekin, bere kidearen gainera jauzi baitzen". Ondorioz, bi lagunak zauritu ziren.
Istripua artatzeko 2 grua bertaratu ziren, helikopteroarekin batera. Anbulantziak eta Babes Zibilak ere hartu zuten parte erreskatea.